Karta Berria

Sagardo berria

28/1/2024

 

Amaitu dugu sagar bilketa

2019. urteko uzta jasotzen amaitu berri zenbait upeletan irakinaren lehen hotsak entzuten dira jada. Hots horiekin batera irekin usainek baina urteak izan dituen gora beherak ekartzen dizkio bati burura.

Sagar urtea izanik, 2019. urteko udaberriak udazkenean bildu beharrekoaren ideia bat eman zigun. Neguko kimaketak burutu ostean zauriak garbi sendatu ziren eta, zuhaitzen izerdiak berriro zainetan zehar ibili ostean adar buruetara iritxi eta bizitza berri baten lehen pausuak eman ziren. Udaberri motza izan harren nahiko lehorra eta haize gutxikoa izan dugu. Honek, polinizazio egoki bat gertatzeko baldintza aproposak eskaini ditu eta hurrenez hurren, pasa den urtean baino lore gehiagok eskaini digute fruitua.

Lehen fruitu horiek gainera uda egokia izan dute. Hasieran urak egon baziren ere (Maiatza-Ekaina) Abuztu eguzkitsuak baina udako lehen zati horren euriek utzitako hezetasuna lehortu eta sagarretan gertatzen den transformazioa burutzeko testuinguru aproposa sortu zuten. Egoera honek baina, zenbait zuhaitzen adarren kontra ere jokatu zuen. Loreen ugalkortasun honek baina pisu jasangaitzez bete zituen zenbait adar. Udara bukaera eta udazken hasieran gainera, haize bortitz ugari izan genituen zeintzuek azkenik, zuhaitz batzuen zenbait adar puskatu zituzten.

Nahiz eta haizeek zein sagar barietate batzuen heldutasunak sagar uzta egun batzuez aurreratu, Astarbeko metodologia jarraituz sagarrak helduago biltzen hasi ginen (Irailak 9) gure sagardoa ekoizteko beharrezko azukre maila lortuz.  Pasa den urteko alkohol mailak eskuratuko ez baditugu ere estrukturan sagar gezek konplexutasuna emango diote sagardoei eta, gainera, fruta zitrikoaren usainak eskuratuko ditugu. 

Aurtengo urtea beraz Euskal Herriko sagastiek eskainitako sagarretatik eratorritako zukuak beteko dituzte gure upel guztiak. Sagar barietateen artean gezak eta garratzak gailentzen dira, besteak beste Astarbe, Mendiola, Goikoetxe, Moko eta Gezamina izanik gehien bildu ditugun barietateak. Astarbek sagardotegiaren inguruan bilduriko 4 hektareei inguruko herrietako beste 4 hektarea gehitu zaizkie beste urtebetez. Oiartzun, Errenteria, Aia zein Aizarnazabalgo sagarzaleek bilduriko fruituetatik eratorritako fruituak dastatzeko aukera izango dugu beraz.

--

Acabamos de terminar la cosecha

Recién terminada la cosecha de 2019 estamos de enhorabuena. Mientras en la bodega se escucha el burbujeo de los mostos fermentando, los aromas de las kupelas más evolucionadas nos dan las primeras pistas de los resultados de la cosecha.

Al igual que cada dos años este 2019 ha sido un año de la manzana, y los manzanos en otoño ya nos indicaban las cantidades que tendríamos que vendimiar. Después de las podas de invierno y tras la cura de todas las cicatrices llegó la primavera. Esta, siendo seca y con relativamente poco tiempo aceleró la polinización obteniendo una proporción mayor de flores polinizadas.

Estas primeras flores empezaron a desarrollar las primeras frutas en verano. El Agosto seco y soleado equilibro la balanza de las lluvias del inicio del verano, asegurando una correcta maduración de la manzana. Al tener mucha fruta varios manzanos sufrieron a su vez las adversidades de los fuertes vientos y el peso de las manzanas al finalizar el verano e introducirnos en el otoño.

Siguiendo la receta de siempre vendimiamos las manzanas un poco más tarde, asegurándonos su correta maduración y los niveles de azúcar. Empezando el 9 de septiembre la cosecha duró un mes y, aunque no llevemos a los niveles de azucares de la pasada cosecha la estructura, el cuerpo y la tanicidad se mantienen.

El año que viene por lo tanto podremos degustar sidras frescas con aromas cítricos y florales; de cuerpo medio, medio alto y secas. Las variedades Astarbe, Mendiola, Goikoetxea, Moko y Gezamiña recolectadas en nuestros manzanos ofrecerán la complejidad que buscamos en la sidra pero, sin perder la frescura de la Euskal Sagardoa.