Sagarraren eta sagardoaren artisauak gara, sagardoak era artisauean egiten ditugu, eta sagarrondoak, gure arbasoek bezala zaintzen ditugu. Urtero, artista gazteei guk uzta berriarekin sentitzen dugun sagarraren inspirazioa bizitzeko aukera eskaintzen diogu. Ezagutu gure proiektuak eta izan gure protagonista berria.

Gipuzkoako Diputazioa

Malum de Arbore Cecidit

Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolaturiko lehen SagarArteko sortzaile lehiaketaren irabazlea dugu Maria Altuna. Malus Arbore Cecidit izenpean hiru zeramikazko pieza aurkitzen ditugu pintura ezberdinekin landuak. Garai batean sagardoa egiteko erabiltzen zen upel bateko tauleekin batera aurkeztuak, bere aitonaren pentsamenduak azaltzen ditu. Sagarra, Egurretik Egurrera, Sagar Denborak eta Txertaketak (irudian) obrak ditugu kolekzio honen parte.

 

Arbasoak

Astarbe familiaren historian oinarritzen den 5 kuadrotako kolekzioa dugu Arbasoak. 15 belaunaldietako 3 hartzen ditu protagonista bezela Juaristik hiru pertsona hauen historia kontatuz. Familiak zituen argazkietan oinarriturik, naturalki izaera landatarra duten kontakizunei ikuspuntu urbanoa erantsi die artistak. Arbasoak: Manuel Astarbe irudian; Arbasoak: Isabel Makuso; Arbasoak: Loraldia; Arbasoak: Mendiola Lorea eta Arbasoak: Astarbe Lorea koadroek osatzen dute Arbasoak kolekzioa.

Idunn

Vikingoen jainkosa, Aitor Zarzuelok sagarrak Europan duen kondaira bat hartzen du kontakizunaren erdigune bezala. Betiereko gazte ziren Vikingoak Idunn jainkosak zituen urrezko sagarrak jateagatik. Natura eta hiria, garbitasuna eta kaosa irudikatzen ditu Zarzuelok bere laburmetraia honekin.

Laburmetraila ikusteko: https://vimeo.com/319543786

Sagarra-Manzana

Sagarra munduko kultura ezberdinetan aurkitzen den fruitua dugu. Obra honen bitartez, Paul Lataburu ilustratzaileak sagarraren historia azaltzen digu kultura horietan aurkitzen diren mitoak erabiliz. Era berean, euskal sagardoak izan duen eboluzioari keinu txiki bat egiten dio esposizioa honetan zentratuz. Ezagutu obra guztia hemen.

SagarZaina

Familiaren baloreak adieraztera ematen dituen obra. Zizelkaturiko sagarrondo honetan, guztia sustraietan hasten da, sagarrera bideratuz eta baserrian fruitua gure edarian eraldatuz. Baserritik sagardoa mundura zabaltzen da, botilek, egungo sagardoa adierazten dute eta mezuaren edukiontziak dira. Adarrek, baleek eta txalupek, gure arbasoek eginiko bideak dira, sagardoa mundura zabaldu zuten irudia adieraziz. Euskal balezaleei omenaldi txiki bate egiten amaitzen du obra Villlanuevak.