Hasiera berri bat
Aro berri bat hasi da lurrean. Ehiztari biltzaile taldeak basoak atzean uzten dituzte hirigune kaotikoetan murgiltzeko. Nekazaritza jaio da eta, honekin batera, gizakiak bereak egiten ditu gizakiak Ama Lurreko elikagaiak. Guztiak? Ez, guztiak ez. Gizakien bihotzetan, sagarrondo zein sagarrak Jainkoen, Edertasunaren eta Ama Lurraren sinbolo izaten jarraituko dute.
Munduko abentura bat
Zelai basatiak desagertzen ari ziren, eta basoetan ugariak ziren fruta arbolak euren bideari ekin zioten. Horietako bat bereziki globala zen zibilizazio batean bukatu zuen: Egipto. Nilotik, zenbait hazik Persiara bidaiatu zuten eta bertan, etxekotzen bukatu zuten. Egungo sagarrondoaren lehen arbasoa jaio zen, eta ez zuen mundua ezagutzen denbora asko behar izan. Lehen geltokia, Olimpok zaintzen zuen herria.
Jainkosarik ederrenarentzako
Olinpok babesten zuen herria izan zen lehena fruitu honi izena jartzen, ez zuen zalantzarik egin eta jainkoekin lotu zuen. Sikera sagarraren irakinetik lortzen zen edaria zen, jainkoen fruitutik hain zuzen ere. Horietako batek, Jainkosarik ederrenarentzako izkribua zuen. Eris Jainkosak sortu zuen eta Mendebaldeko kulturetan inoiz ezagutu ez zen Odisea piztu zuen: Troyako Gerra, Paris eta Helenaren amodioa, aita eta senar baten etxerako itzulera; guzti hau, jainkosa guratsu eta sagar baten ondorioz.
Edengo fruitua
Italiako penintsulako lautada latindarretan zibilizazio berri bat jaio zen. Hiria zena, laister bihurtu zen inperio eta inguruko herrien jakintza, usadio eta erlijioak berenganatu zituen. Erromatarren jakintza hau ezagutzen zen mundutik zabaldu zen, erromanizazioaren itzalpean, eta, honekin batera, edengo edaria sortzeko teknologia. Kristautasunarekin, erromatarrek lehen aldiz erlijio monoteista bat berenganatu zuten eta beraien bekatu originala sortu zuen fruta izendatu zuten, Malus.
Betiereko gaztetasuna
Iðunn Jainkosaren gidaritzapean, Iparraldeko Herriak askatasun osoz ibili ziren gure lurretan. Betiereko gazte, Gaztetasunaren Sagarra jateagatik, Vikingoak agertu ziren, gure mahai zein festak elkarbanatu genituen eta gaztetzen duen edariaz gozatu genuen. Ávalon (sagarren irla) irlatik igaro ondoren eta Morgana sorgina bisitatu ostean, Zeltek ere sagarraren kultura lau haizetara zabaldu zuten.
Basoko herri bat
Historian zehar jasotako influentziek Mariren jarraitzaile zen herria bere patua Bizitzaren Zuhaitzari lotzea ekarri zuen, sagarrondoari. Sagarrak euskal lurretan ugariak ziren eta bertako biztanleak munduan bakarra izango zen bidaian murgildu ziren. Erroma berantiarreko hiribilduetatik, euskaldunak auto gestionatuak ziren unitateak sortu zituzten, baserri izena jarriz. Unitate ekonomiko hauek garaiko jasangarrienak ziren. Bertan, gizakiaren sustengurako beharrezko ziren aktibitateak aurkitzen genituen. Hauen izenari omenaldi txiki bat eginez, Basoko Herri hauetan (Baserri= baso+herri) tolare handiak aurkitzen genituen, kupel erraldoiak zituzten eta sagarrondo ugariz inguraturik zeuden, sagardo industriaren iturburu bihurtuz.
Mendebaldeko edaria
Tolaredun baserriak martxan, mundura zabaltzeko unea iritsi zen. Zenbait mendeetan zehar, euskal nabigatzaileak garaiko munduko mugetaraino iritsi ziren. Irla bakartietatik, baso tropikaletaraino, kortsario zein baleazaleen abenturetan, marinelak bizirik iristen ziren beraien lurreko produktu bati esker: Euskal Sagardoa.
Artoaren umeak
Euskal marinelak lurraren umeak ziren eta momentura arte ezezaguna zen mundu batera iritsi ziren. Eurekin debekatua zen fruituaren haziak zeramatzaten, beraiekin, euskal baserria asaldatuko zuen elikagaia ekarri zuten: artoa. Itsasoan zituzten enpresen galerarekin, baserriek ordezko produktua behar zuten sostengurako eta Artoaren Herriak eskaini zion alternatiba. Artoak euskal paisaia aldatu zuen, zituen produktuen dibertsifikazioa ekarri zuen; Nekazal Iraultzak atea jo zuen.
Argi izpi bat iluntasunean
Argi izpi batek iluntasuna argiztatu zuen. Mundu zaharra hondatu zuten gertakarietatik iraun zuten baserriak esnatu egin ziren. Argi indarrarekin batera, euskal baserriek garai bateko esentzia berreskuratu zuten eta, berriro ere, sagardoa sortzen hasi ziren. Tolareak, animalien indarrik ez zuten behar, kupelak beste materialez egiten hasi ziren eta, inguruko Elkarte Gastronomikoei esker, kontsumoa eraldatu egin zen. Sagardo Modernoa sortu zen.
Sagardo sortzailea
XX. mendeko aurrerapen handiek testuinguru ezezagun bat marrazten hasi ziren sagardoaren munduan. Sagardo sortzaileak sortzen ari ziren, zientzia ezberdinen jakintza, material berriak eta igarotako belaunaldi guztien jakinduriak oreka sortu zuten edari mistiko honetan.
Jatorria dastatzen
Sagardo sortzailea dastatua izatea behar zuen. Elkarte Gastronomikoekin eta gertuko herritarrekin hasi zena, ohitura herrikoia bihurtu zen, identitate baten zeinu. Sagardotegietan sorturiko proposamen gastronomiko zehatzak baserriei produktu eta esperientzia ahaztezin batez hornitu zituen.