Inguratzen gaituen kulturan murgildu, honen zati izan. Gure bisita gidatuekin milurteko edari honen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzu. Ondorengo bisita guztiak baieztatuak izan behar dira, eta prezio guztiak BEZ-a barne.

Aisialdirako bisiten zerbitzua ez dago eskuragarri. Informazio gehiago turismo@astarbe.eus korreoan. 

Sagardotegi maridatua

Bisita menu maridatuarekin

Bisita-dastatze berezia da etxe honetakoa: etxeko hiru sagardoak eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko bi pintxo izango ditugu lehenengo aukeran, otordu borobilarekin bukatzeko. Astarbe Sagardotegiaren XV. Generazioa dugun egun bertan lanean: beren sagastia eta familiarekin lotura duten Mendiola eta Astarbe sagarrak ditu lan honen oinarri. Horiekin osatutako Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta Euskal Sagardo bertako sagarrekin egindako sagardo aparduna dira beren produktu kuttunak. Oinarri sendo horren gainean ari dira egun eraikitzen sagardotegiaren etorkizuna Joseba eta Hur anaiak, Kizkitza arreba eta Agurtzane amarekin batera, lantalde osoaren bultzadarekin. Sagardotegi honetan bertako eta kalitatezko produktuekin sukalde eredu berritzailea garatu dute, sagardotegiak beste koska bat igoz euskal gastronomiaren trenera.

Prezioa pertsonako

Helduak: 83€

Umeak (14-17): 70€

Umeak (4-13): 25

ERRESERBATU

BARNE:

  • Bisita gidatua
  • Menu maridatua

IRAUPENA

  • 1 ordu bisita eta bazkaria 3 ordu

 

MENUA

  • Bisita gidatua: Sagastia, baserria eta upeltegia.
  • Dastatzea gidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa, Byhur aparduna eta 1 sagardo txotxean.
  • Menu tradizionala: Bakailao tortilla, bakailao konfitatua piper berdeekin edo bakailaoa saltsa berdean, gure baserrietako txuleta parrilan, euskal gazta taula, sagardo apardunarekin eta irasagarrarekin egindako marmelada eta intxaurrak. Ogia, sagardoa, kafea edo infusioa.
  • Dastatze maridatua menuarekin: Sagardo natural, berezi eta apardunekin osaturiko dastatze maridatua.

TALDE MINIMOA

ORDUTEGIA/HIZKUNTZA

  • Ostegun eta larunbatetan 12:30etan
  • Hizkuntza: Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez
  • Beste ordutegiak edo hizkuntzak: astarbe@astarbe.eus

 

ELKARGUNEA

  • Sagardotegia: Astarbe (Astigarraga)
  • Helbidea: Mendiola Baserria, Txoritokieta bidea, 13. 20115 Astigarraga
Bisita Mendiola

Bisita Gidatua aperitiboarekin

Astarbe familia 1563. urtetik egiten du sagardoa, beraz historia handiko sagardotegi baten aurrean gaude. Gaur egun, familiako 15. belaunaldia dugu lanean:Hur eta Joseba anaiak, Kizkitza arreba eta Agurtzane ama, gainontzeko lan taldearekin batera. Mimo eta maitasun handiz zaintzen dituzte haien sagardoaren elaborazioa eta sukaldea. Bisita oso berezia da etxe honetakoa,  etxeko sagardoa eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko pintxoa dastatuko ditugu bisitan zehar. Sagastian eta upeltegian ibiltzen garen bitartean baserri historiko eta familia berezi honen sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Astarbe eta Mendiola sagar barietate propioetan oinarri duen etxeko Euskal Sagardoa eta Byhur aparduna dastatuko ditugu. Bisita borobiltzeko, egurrezko upeltegian txotx eginez egingo dugu topa!

Helduak: 20€ 
Umeak (14-17): 15€ 
Umeak (<3): 5€

ERRESERBAK

 

BARNE:

  • Bisita gidatua
  • Dastatze gidatua pintxoarekin

IRAUPENA:

  • 1 ordu

 

BISITA GIDATUA

  • Bisita gidatua: Sagastia, baserria eta upeltegia.
  • Dastatzeagidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa, Byhur aparduna eta 1 sagardo txotxean.
  • Beste menuak egin kontsulta: astarbe@astarbe.eus

GUTXIENEKO TALDEA

  • Gutxieneko taldea: 8 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak: astarbe@astarbe.eus

ORDUTEGIA / HIZKUNTZA

  • Ordutegia: Urte osoan zehar.
    • Urtarriletik azarora: ostegun eta larunbatetan. 12:30h.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez.
  • Beste ordutegiak eta hizkuntzak: astarbe@astarbe.eus

ELKARGUNEA

  • Sagardotegia: Astarbe (Astigarraga)

Helbidea: Mendiola Baserria, Txoritokieta

Mendiola Premium bisita

Gure jatorria ezagutuz

Historia handia duen sagardotegia da Astarbe. Hur, Joseba eta Kizkitza anai-arrebak familiako 15. belaunaldia dira. Astarbetarrak 1563.urtetik egiten dute sagardoa, beraz urteetan zehar sagardoa egiteko teknika eta lehengaiak hobetuz joan dira gaur egun arte. Mimo handiz zaintzen dituztesagardoa egiteko erabiltzen dituzten sagarrak eta sukaldean erabiltzen dituzten bertako lehengaiak. Dastatze oso berezia da etxe honetakoa, Euskal SagardoaJatorri Deitura den sagardoa eta bertako sukaldariek mimoz landutako garaiko pintxoa dastatuko ditugu Mendiola baserri historikoaren parea, etxeko sekretuak ezagutzen ditugun bitartean. Bisita borobiltzeko, egurrezko upeltegian txotx eginez egingo dugu topa eta bertako produktuekin sortutako sagardotegi menu tradizionala dastatuko dugu.

Helduak: 55€ 
Umeak (14-17): 46€ 
Umeak (4-13): 20€ 

ERRESERBAK

BARNE:

  • Dastatze gidatua
  • Menu tradizionala

IRAUPENA

  • 30 min bisita eta bazkaria 2 ordu eta 30 min. inguru
  • MENUA

    • Dastatzea gidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa eta 2 sagardotxotxean.
    • Menu tradizionala: Bakailao tortilla, bakailao konfitatua piper berdeekin edo bakailaoa saltsa berdean, gure baserrietako txuleta parrilan, euskal gazta taula, sagardo apardunarekin eta irasagarrarekin egindako marmelada eta intxaurrak. Ogia, sagardoa, kafea edo infusioa.
    • Beste menuak egin kontsulta: astarbe@astarbe.eus

    TALDE MINIMOA

    • 8 pertsona
    • Taldeentzako tarifak: astarbe@astarbe.eus

    ORDUTEGIA/HIZKUNTZA

    • Ordutegia:Ostegun eta larunbatetan13:30etan
    • Hizkuntza: Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez
    • Beste ordutegiak edo hizkuntzak: astarbe@astarbe.eus

     

    ELKARGUNEA

    • Sagardotegia: Astarbe (Astigarraga)
    •  Helbidea: Mendiola Baserria, Txoritokieta bidea, 13. 20115 Astigarrag

 

Astarbe zurekin

Sagardoaren maitaleentzat dastaketa pertsonalizatuak eskaintzen ditugu. Gozatu gure sagardoez, ezagutu sagardo mundua zure jantokitik, elkarte gastronomikotik, bulegotik edo hoteletik. Jarri gurekin harremanetan turismo@astarbe.eus helbidera idatziz eta kontaiguzu nola nahi duzun Astarbez gozatu.

Astarbe zurekin