Prensa Sidrería Balleneros Kronika 1

Agur haundia astarbetarrei, Ternuara abiatu aurretik

29/1/2024

 Urteak daramazki Aimar Arizmendi, euskal jatorria du­en amerikarrak, euskal aztarnen inguruko bidaiak egin nahiean, eta orain lortu du! Eta ez nolanahi, Ternu­ara antolatu du bidaia duela 500 bat urte euskal balezaleek egindako ibilbidea egitera,  Euskal bale arrantzaleen az­tarnen atzetik izenburupean.

 

Ekainaren 14tik 22ra arte izango da hori, eta bertan izango dira, besteak beste, As­ti­garragako Astarbe familiako kideak, Astarbe sagardotegia ustiatzen duen XVgarren belaunaldia: «guretzako, gure familiarentzako oso berezia izango da bidaia, oso hunkigarria, iragana eta etorkizuna batzen dituelako», azaldu zuen Hur As­tarbek asteartean egin zuten prentsaurrekoan.
Bertan izan ziren familiaren ordezkariaz gain, Aimar Arizmendi antolatzailea, eta espedizioa burutzen lagundu duten erakundeetako ordezkariak: Xabier Eleizegi, Foru Aldunditik; David Crestelo, Plentziako alkatea; Iban Za­bala, Mala Gissonako gerentea; Silvia eta Arantxa Ren­teria, Plentziako Untzi Muse­o­ko ordezkariak; eta Zorione Etxezarraga, Astigarragako alkatea.
Astigarragaren ordezkari gisa hitz egin zuen Etxeza­rragak, eta adierazi zuen, «Udalak zuzenean lagundu ez badu ere, herritarrentzako eta Udalarentzako ohore bat dela herrian tradizioa duen etxe bateko familia batek horrelako proiektu kultural batean partehartzea».

 

Herriaren agurra, gaur
Baina herritarrek beraiek ere, izango dute Astarbe familia agurtzeko aukera, bereziki horretarako antolatu duten Ternuara goaz! jaialdian.
Eguerdiko 12:30etan hasita, eta iluntzera arte bertsolariak, musika, dantza eta Egurraren Performan­ceare­kin gozatu ahal izango da, bai­ta bertan bazkaldu ere.
Egun osorako joan nahi duenak 40 euro ordaindu beharko ditu, bazkaria barne. Kontzertua eta performancea debalde izango dira, eta sa­gar­doa edan edota pintxoak jateko tiketak bakarrik erosi ahal izango dira, sagardotegian bertan.

Kronikak 2017 maiatzaren 27-an argitaraturiko artikulua. Originala:
 
http://www.kronika.eus/albisteak/astigarraga/albistea/2017/05/27/a45cda8a64103/agur-haundia-astarbetarrei-ternuara-abiatu-aurretik/