Sagarraren eta sagardoaren artisauak gara, sagardoak era artisauean egiten ditugu, eta sagarrondoak, gure arbasoek bezala zaintzen ditugu. Urtero, artista gazteei guk uzta berriarekin sentitzen dugun sagarraren inspirazioa bizitzeko aukera eskaintzen diogu. Ezagutu gure proiektuak eta izan gure protagonista berria.
Sagardoaren Belaunaldiak
Ikatz-zirian Anna Roca Barbará artistak egindako inprobisazioa. Kalakan taldeak jo bitarte egindako obra honekin, autoreak euskal emakumeak historian zehar egin dituen lana omendu nahi izan du. XVI. mendeko euskal balezaleen pasarteetan inspiraturik, enpresa hauek baserrien kargu geratzen ziren emakumeen ikuspuntutik kontatzen digu.
“How Deep is the Ocean”
Ternuako itsasertzean aurkituriko XVI. mendeko Euskal balezaleen sagardo upela adierazten duen lana. Obra hau ibaiko harri gainean aurkitzen diren bi brontzezko piezek osatzen dute. Lehena Red Bay-en (Ternua) aurkitzen dugu eta bigarrena Astarbe Sagardotegian (Astigarraga)